Daily Archives: 2011/09/13

Konpetentzia Digitala Ikaskuntzan

Gaur egun guztiz murgildurik gaude Ezagutzaren Gizartean, eta mundu honetan mugitu ahal izateko konpetentzia digitala ezinbestekoa da.

Ikaskuntza garaikedean honako hauek landu beharko lirateke:

  • Informazioa bilatzeko/aurkitzeko trebetasuna
  • Informazioa ezagutzan eraldatzea
  • Digitalki komunikatzea, bai idatziz nahiz ikus-entzutekoen bidez
  • Ezagutzak zabaltzea
  • Baloreak eta gaitasunak lantzea

Horretarako oso erabilgarriak dira ariketetan oinarritutako metodologiak:

  • Talde lanak
  • Material anitzak erabiltzea (wikiak, foroak, blogak…)
  • Esperientziaren bidez ikastea
  • Prozesu konstruktibistak ahalbidetzea

Lehen Hezkuntzako Irakasle batek behar duen prestakuntza teknologikoa

Lehenik ordenagailu bat erabiltzeko oinarrizko gaitasunak behar ditu, hauen barruan sistema operatibo ezberdinak ezagutu eta erabili ahal izatea. Garrantzitsua iruditzen zaigu ere periferiko ohikoenak ezagutzea, gure lanerako beharrezkoak direlako.

Honekin batera programa ofimatikoak menperatzea oso baliotsua da, dokumentuak egin, aurkeztu eta ikus entzutekoak prestatzeko. Hau ondo egin ahal izateko ezinbestekoa da interneten bidez informazioa eta material didaktikoak aurkitzea eta nola erabili daitezken jakitea, hauen copyright lizentziak errespetatuz.

Ezinbestekoa da teknologia hauek zein testuinguru eta adinetan erabili daitezken jakitea baina beti ere tresna bezala, ez helburu bezala. Teknologi berriak gaizki erabiltzea arriskutsua izan daiteke, adibidez arreta erraz galdu dezaketelako ikasleek.