Daily Archives: 2011/09/15

Ikasleen trebetasun teknologikoa

4. mailara arte:

  • Oinarrizko hardware baliabideak: funtsezko funtzionamendua, periferikoak.
  • Informazioa bilatu: web-biltzaileak.
  • Testu-informazioa prozesatu: testu-prozesatzaileak ezagutu.
  • Zenbakizko informazioa prozesatu:  prozesu logikoak.
  • Informazio multimediala prozesatu: ikusentzunezkoak txertatu.
  • Komunikatu: proiektuak.

5. eta 6. maila:

  • Oinarrizko hardware baliabideak: software kontzeptua, programa eta artxiboa bereiztu.
  • Informazioa bilatu: estrategiak eta sailkapena.
  • Testu-informazioa prozesatu: testo-prozesatzaileak menperatu.
  • Zenbakizko informazioa prozesatu:  informazi oa irudikatu eta prozesatu.
  • Informazio multimediala prozesatu: ikusentzunezkoekin eragiketa aurreratuak.
  • Komunikatu: sare sozialetan parte hartzea.

Biztanleria digitala

Gaur egungo gizartean lau pertsona mota identifikatuko ditugu. Alde batetik imigrante digitala eta natibo digitala bereiz daitezke, beraien jaiotze garaiaren arabera. Natibo digitala, jaiotzetik teknologiaz inguratuta dago eta beraz ohituta dago hauek erabiltzera eta bestetik imigrante digitala, teknologia existitzen ez zen garaiko pertsona da eta hauek erabiltzera behartuta ikusi du bere burua.

Bestalde, teknofilikoak eta teknofobikoak bereiztuko ditugu. Teknofilikoak teknologia berriak gustoko izango ditu eta teknofobikoak berriz, beldurra edo gorrotoa izango die.

Zer da Multialfabetizazioa?

Guk, multialfabetizazioa hiru ataletan banatzen dugu:

  • Ikusentzunezko Alfabetizazioa: Ikusentzunezko materialak erabiltzea gaur egungo ezagutzaren gizartearen oinarri bat da.
  • Alfabetizazio Teknologikoa: Aurrerapen teknologikoak egunerokotasunean integratzean datza. Eskolarteko lankidetzan eta  emozioak lantzerakoan adibidez.
  • Informazioaren alfabetizazioa: Jasotzen dugun informazio guztia era egokian erabiltzeko eraldatu behar dugu eta horretarako gure esku dauden aplikazio informatikoak (beste tresna batzuen artean) menperatu behar ditugu.