Daily Archives: 2011/09/22

Konpetentzia digitala: ondorioak

Azkenengo hogei urteetan gizartea asko aldatu da eta hezkuntza ez da salbuespena izan. Hasieran “Teknologia berriak” kontzeptua ikasi genuen, gure eskura ez zeuden makinak eta aurrerapenak. Gaur egun kontzeptu hori IKT-etan bihurtu da, pertsona guztien bizitzan dagoen zerbait,  umeak zein zaharrak erabiltzen dutena.

Aldaketa hau ere eskoletan eman da. Denbora pasa ahala teknologia geletan sartu da menpekotasuna sortuz. Entziklopediak desagertu dira eta ezagutza digitalak hartu du bere lekua. Gizartearekin batera joateko derrigorrezkoa da informazioaren alfabetizazioa lantzea; beti ere, informazioa kontrastatzen eta baztertzen ikasi behar delako.

Koadernoak, testu liburuak eta orohar papera, desagertzen ari diren eskola materialak dira. Bere funtzioa internetek betetzen du orain, eta lan egiteko era berri hau menperatzeko alfabetizazio teknologikoa ezinbestekoa da.

Ezagutzaren gizartean oso ohikoak dira multimedia edukiak, informazioa ez baita bakarrik testu edo ahotsaren bidez transmititzen. Irudiak, soinuak, bideoak, etab. dira zabalduenak komunikabideetan. Ikasleak mundu honetan mugitzen ikasten ari direnez, ikus-entzunezko alfabetizazioa lantzen da geletan. Lanak koadernoetan aurkeztu ordez, gaur egun web 2.0-a erabiltzen da.

Guzti hau kontutan izanda, irakasleek erronka berri bat dute: ikasleen multialfabetizazioa lortzea. Hau posible izateko,  irakaslea bera IKT-etan formatua egon beharko da, eta  era berean honen garrantzia eta didaktika ulertu beharko ditu,  noiz, non eta nola erabili jakiteko.

Hau dena konpetentzia digitalaren garrantzia azaltzen du.

Teknografia