Monthly Archives: urria 2011

Egile Tresnak

Zer dira?

Egile tresnak hezkuntza materialak formatu digitalean  sortzea, kudeatzea eta argitaratzea ahalbidetzen duten aplikazio informatikoak dira. Tresna hauek, material didaktiko dinamikoak lantzea errazten dute, bai ariketa sinpleak egiteko zein unitate didaktiko digital osoak sortzeko, eta moduluetan antolaturik daude.

Izena Deskribapena URL
Ardora Proiektu pertsonalak egiteko aukera ematen du eta guztiz doakoa da. 45 ariketa eta 10 multimedia orri mota ezberdinak eskaintzen ditu.Ebaluatzeko balio du. Ikusi
Cuadernia  Gaztela-Mantxako Juntak sortutako tresna da. Unitate Digital Elkarreragileak sortzeko aukera ematen du, ezagutza tekniko gutxi izan arren. Ikusi
EDILIM Liburu digitalak (LIM) sortzeko tresna da. Liburu hauetan informazio orriak eta ariketak eskainitako txantiloiak erabiliz sortu ditzakegu. Ikusi
Hot Potatoes Vitoria-Gazteizko unibertsitateak garatutako tresna da. Bost motatako ariketa elkarreragile sortu daitezke. Ikusi
JClic Aplikazio informatiko talde batek osatzen du eta puzzle, testu ariketak, asoziazio eta beste hainbat ariketa egiteko balio du. Open Source proiektu bat da, Java-n egindakoa. Ikusi
Squeak Ikusi

Baliabide Digitalak Irakasleentzat

Ikusi ditugun baliabide gehienak multimedia liburuak dira, besterik ez. Batzuk egokiagoak dira besteak baino, eta kasuren batean guztiz ez gomendagarriak dira.

Guk Primartis proiektua aukeratu dugu bertan dagoen zati bat gustatu zaigulako. Azti batek basoko animali batzuen soinuak erakusten ditu, honelakorik ez da asko egiten gelan eta oso interesgarria dirudi.

Orokorrean baliabide hauek haurraren adina gora egin ahala gero eta makalagoak dira, benetako liburuak imitatzen. Hala ere oso ideia onak eta sendoak topatu ditzakegu arlo eta adin guztientzako.

IKTak eta Gela

Zertarako balio dute IKTak gela batean?

  • Testu prozesatzaileen bidez ortografia lantzeko.
  • Grabazioak egin gero guztiei erakusteko.
  • Beste hizkuntza bat hitz egiten duten ikasleekin komunikatzeko, e-mailaren bidez.
  • Matematikak lantzeko joko dinamikoen bidez.
  • Natur zientziak lantzeko mikroskopio digitalekin.
  • Beste eskolekin elkarlana egiteko.

Tagging eta Markatzaile Sozialak

Zer dira?

Tagging eta Markatzaile Sozialak edukiak zabaltzeko eta sailkatzeko bi sistema dira, antzekoak kontzeptuan baina erabilera oso ezberdinekoak.

Tagging-a etiketazioan datza, hau da, edozer gauza sailkatzea bere ezaugarrien arabera. Adibidez, pertsonak sailkatzeko adina, sexua, ideologia… erabili daitezke. Prozesu honek informazioa azkarrago aurkitzea posible egiten digu.

Markatzaile Sozialak tagging-ean oinarriturik daude. Era honetako zerbitzu ohikoenak web orrialdeak dira, non erabiltzaileak sailkatutako edukiak jasotzen dituzten, gehienetan erabiltzailearen gustukoak direnak. Eduki hauek etiketaturik daude, eta zenbat eta garrantzitsuagoak izan orduan eta ageriagoak bilakatzen dira web orrialdean, adibidez azalean agertuz.

Edukien garrantzia neurtzeko puntu eta iruzkin sistema bat erabiltzen da. Ziurrenik espresio hauek ikusiko zenituzten nonbaiten:

Adibide batekin ikasiz

http://del.icio.us

Bideoa: Eskola 2.0 ekimena

Berritu, modernizatu eta XXI. mendeko ikasgelak egitea du helburu.

Honetarako hiru premia argi bete beharko ditu:

  • Dotazioa: Haur bakoitzak bere portatila izango du.

5. eta 6. mailetako ikasgela bakoitzak bere IKT-ak izango ditu ( gela digitala).

  • Formakuntza: IKT-ak nola aplikatu behar diren klaseetan.
  • Baliabide digitalak: Lanak erraztuko ditu informazioa bilatzerako orduan.

Hala eta guztiz ere, proiektu hau aurrera eramateko beste aspektu hauek ere kontutan hartu beharrekoak dira:

  • Familia: Teknologiaren erabileran familiaren inplikazioa eta partehartzea ezinbestekoa
  • Komunikazioa: Etengabeko komunikazioa maila ezberdinetan, irakasle-ikasle, ikasle-ikasle, eskola-ikasle,…
  • Dirulaguntzak: Proiektu finantziatua 2009-2013 (cofinanciado).

Marco estatégico de Euskadi ante la Sociedad de la Información en la Escuela

Modelo de madurez tecnológica.

  • Noizkoa da artikulua:  2010. urtekoa.
  • Zeini zuzendua dago:   EAEko eskola publikoei zuzendua.
  • Deskripzio bat:  IKT-ak eskolako alor guztietan orduan eta gehiago inplikatu ez gero, baliabide anitzagoak izango ditu eskuragarri.

Orain hainbat lege kokatuko ditugu bere urtearen eta ekintza gunearen arabera:

EUROPA 

  1. Bangermann txostena (1994): Europa martxan informazioaren gizarteruntz plana abian jarri zuen.
  2.  Europa a la vanguardia de  la sociedad de la informacion (1996): Hezkuntza aldatu egin behar zela ikusi zuen.
  3. Estrategia de Lisboa (1999): eEurope plangintza sortu zen Europara begira.
  4. eEurope (2000): Garai digitala eta internet bermatu nahi ziren.
  5. eLearning-eContenidos (2000): Aparailu teknologioen bitartez ikastea.
  6. Iniciativa 2010 (2005): Hezkuntza pedagogikoa eskaini zuen IKT-en munduan.

ESPAINIA

  1. Plan Info XXI (2000): Internet etxeetara bideratu zen zertxobait atzeratuta baizegoen.
  2. Comisión Soto (2003): Etorkizuna ordenagailuak geletan egotea da. Informatika gela, ohiko gelan bilakatu.
  3. Educación.es (2004): Eskoletan sartu zen irakasleei formakuntza emanez eta baliabideak ikasleei.
  4. Avanz@ (2005): Teknologia geletan sartu behar zen. Dirulaguntzak eman ziren ordenagailuak etxeetan sartzeko.
  5. L.O.E. (2006): Konpetentzia digitala sustatu zen.
  6. Escuela 2.0 (2011): Azpiegiturem dotazioa ikastetxeetarako.

EAE

  1. Iniciativa 2000tres (1999): Azpiegitura eta baliabideak hobetu behar ziren.
  2. Premia I programa (2000-2004): Eskola publikoa modernizatzea informatikoki.
  3.  Plan Euskadi en la Sociedad de la Informacion, PESI (2002): Irakasleak teknologia berrietara prestatu,formakuntza.
  4. Premia II programa (2004-tik aurrera):  Dotazio berri batzu klaseak emateko.
  5. 175/2007 Dekretua (2007): LOE-ren aplikazioa, konpetentzia gehiago sartuz.
  6. Premia III programa (2009): Beharren arabera baliabide bat edo beste emango zaie eskoleei.
  7. PESI2 (2010): Esfortzu handia egin zen IKT-ak eskoletan sartzeko eta ez zuten holako arrakastarik izan, beraz plan aldakuntza.
  8. Modelo de madurez tecnológica (2010): IKT-ak eskolako alor guztietan orduan eta gehiago inplikatu ez gero, baliabide anitzagoak izango ditu eskuragarri.
  9. Eskola 2.0 (2011)
  10. Garatu plana.