Konpetentzia digitala eta informazionala eskolan

Orain arte, eskoletan beti liburekin lan egin dute, baina aldaketa teknologikoekin, ordenagailuak eta internet sartzen ari dira eskoletan. Gaur egungo ikasleek ohiruta denbora gehiago pasatzen dute tresna elektronikoak erabiliz liburu batekin baino, eta sozializazio kulturalaren prozesua ere aldatu da. Ondorioz, alfabetizazio berriak hezkuntza sistemara gehitzea beharrezkoa da:

    • Alfabetizazio audiobisuala
    • Alfabetizazio teknologikoa edo digitala
    • Alfabetizazio informazionala
    • Multialfabetizazioa

 

Alfabetizazio hauek lortzeko bideratutak dauden ereduek 4 arlo edo dimentsio desberdinak landu behar dituzte aldi berean:

    • Dimentsio instrumentala
    • Dimentsio kognitiboa
    • Dimentsio sozioaktitudinala
    • Dimentsio axiologikoa

 

Internet eta ordenagailuekin lantzen denean, irakaslearen papera asko aldatzen da, ikasle bakoitzak bere ikasketa-erritmoa eramango duelako. Ondorioz, irakasleak metodologia malguago bat izan behar du eta prestatutako arreta indibidualagoa izan behar da. Ikasleek lortu behar dituzten gaitasunak hiru multzo hauetan sailkatzen dira:

    • Informazioa eskuratzeko eta ulertzeko konpetentziak
    • Informazioa komunikatzeko eta adierazteko konpetentziak
    • Interakzio sozialarako konpetentziak

 

Egoera berri honen aurrean, irakasleak hezkuntza erronka berriak dituzte:

    • Ikasleek informazio gehiegi dute eskuragarri, eta informazio hori ezagutzan bihurtzen ikasi behar dute.
    • Irakaslea ez da ezagutzaren iturri bakarra, eta ikasleek hobeto erabiltzen dute teknologia. Horrek autoritatearen galera suposatzen du, eta irakasleak moldatu behar  dira egoera horretara.
    • Irakaslearen funtzioa ez da informazioaren igorlea izan, baizik eta jardueren antolatzailea eta gainbegiralea izan.
    • Ordenagailuekin irakasteak era konstruktibista batean, gelako kudeaketa zail bihurtzen du.
    • Teknologia gelaren ikasleen arteko lankidetza sustatzeko erabili behar da, eta baita ere leku desberdinetan dauden gelen artean lan egiteko.

 

Teknologia erabiltzen dituzten jarduerak prestatzeko plangintza didaktiko bat izatea ezinbestekoa da, eta ezaugarri hauek izan behar ditu:

    • Alfabetizazio digitala eta informazionala
    • Metodologia informazio berrien bilaketan eta gogoeta kritikoak oinarritu behar da.
    • Teknologia lankidetza ikaskuntza sustatzeko erabili behar da.
    • Irakaslearen funtzioa jardueren antolatzailea eta gainbegiralea izan behar da.
    • Alfabetizazio informazioala, audiobisuala eta digitala lortzeko jarduerak ikasgai guztietan proposatu behar dira.

 

Hala ere, liburuak ez direla desagertuko kontuan izan behar da, eta ondorioz, ikasleak teknologia erabiltzeko gai izan behar dira, baina baita liburu tradizionalak erabiltzeko ere.

About tipperehu

Magisteritzako ikasle talde bat gara

Posted on 2012/01/15, in 2. Gaia: Konpetentzia Digitala, Laburpena, Sakonketa and tagged , . Bookmark the permalink. Utzi iruzkina.

Utzi iruzkina