Gela eta IKTak. Ondorioa

Gaur egun, eskoletan hainbat material didaktiko digital  sortzeko tresna ugari daude. Honek, materialak ikasleen premietara egokitzea ahalbideratzen du.

Maila tekniko ezberdinetako tresnak aurki ditzakegu, batzuk oso errazak bere erabileran eta besteak konplexuagoak. Bigarren multzo honetan, “scratch” topa dezakegu, guk erabili duguna hezteko objektu digitala sortzeko.

Tresna hau erabiltzea erabaki dugu, alde batetik guretzako ezezaguna zelako eta bestetik aukera zabalagoak ematen dituelako. Scratch-ekin, ariketa interaktibo erraz bat edota konplexutasun handia izan dezakeen, on-line rol joko bat sor daiteke. Honek ez du esan nahi teknikoki ezagutza handiegirik behar denik baizik eta tresnaren erabilera logikoa ezagutzea.

Oso tresna egokia iruditzen zaigu haurrekin programazioa eta logika matematikoa lantzen hasteko, gure ustez beharrezkoa dena  IKTak guztiz  menperatzeko.

About tipperehu

Magisteritzako ikasle talde bat gara

Posted on 2012/01/16, in 4. Gaia: Gela eta IKTak, Konpartitu and tagged , . Bookmark the permalink. Utzi iruzkina.

Utzi iruzkina