Category Archives: 4. Gaia: Gela eta IKTak

Gela eta IKTak. Ondorioa

Gaur egun, eskoletan hainbat material didaktiko digital  sortzeko tresna ugari daude. Honek, materialak ikasleen premietara egokitzea ahalbideratzen du.

Maila tekniko ezberdinetako tresnak aurki ditzakegu, batzuk oso errazak bere erabileran eta besteak konplexuagoak. Bigarren multzo honetan, “scratch” topa dezakegu, guk erabili duguna hezteko objektu digitala sortzeko.

Tresna hau erabiltzea erabaki dugu, alde batetik guretzako ezezaguna zelako eta bestetik aukera zabalagoak ematen dituelako. Scratch-ekin, ariketa interaktibo erraz bat edota konplexutasun handia izan dezakeen, on-line rol joko bat sor daiteke. Honek ez du esan nahi teknikoki ezagutza handiegirik behar denik baizik eta tresnaren erabilera logikoa ezagutzea.

Oso tresna egokia iruditzen zaigu haurrekin programazioa eta logika matematikoa lantzen hasteko, gure ustez beharrezkoa dena  IKTak guztiz  menperatzeko.

Hezteko Objektu Digitala: Giza Gorputza

Proiektua (eta kodea) eskuratu: Gorputza.zip (1.2MB)

Gida didaktikoa

Egile Tresnak

Zer dira?

Egile tresnak hezkuntza materialak formatu digitalean  sortzea, kudeatzea eta argitaratzea ahalbidetzen duten aplikazio informatikoak dira. Tresna hauek, material didaktiko dinamikoak lantzea errazten dute, bai ariketa sinpleak egiteko zein unitate didaktiko digital osoak sortzeko, eta moduluetan antolaturik daude.

Izena Deskribapena URL
Ardora Proiektu pertsonalak egiteko aukera ematen du eta guztiz doakoa da. 45 ariketa eta 10 multimedia orri mota ezberdinak eskaintzen ditu.Ebaluatzeko balio du. Ikusi
Cuadernia  Gaztela-Mantxako Juntak sortutako tresna da. Unitate Digital Elkarreragileak sortzeko aukera ematen du, ezagutza tekniko gutxi izan arren. Ikusi
EDILIM Liburu digitalak (LIM) sortzeko tresna da. Liburu hauetan informazio orriak eta ariketak eskainitako txantiloiak erabiliz sortu ditzakegu. Ikusi
Hot Potatoes Vitoria-Gazteizko unibertsitateak garatutako tresna da. Bost motatako ariketa elkarreragile sortu daitezke. Ikusi
JClic Aplikazio informatiko talde batek osatzen du eta puzzle, testu ariketak, asoziazio eta beste hainbat ariketa egiteko balio du. Open Source proiektu bat da, Java-n egindakoa. Ikusi
Squeak Ikusi

Baliabide Digitalak Irakasleentzat

Ikusi ditugun baliabide gehienak multimedia liburuak dira, besterik ez. Batzuk egokiagoak dira besteak baino, eta kasuren batean guztiz ez gomendagarriak dira.

Guk Primartis proiektua aukeratu dugu bertan dagoen zati bat gustatu zaigulako. Azti batek basoko animali batzuen soinuak erakusten ditu, honelakorik ez da asko egiten gelan eta oso interesgarria dirudi.

Orokorrean baliabide hauek haurraren adina gora egin ahala gero eta makalagoak dira, benetako liburuak imitatzen. Hala ere oso ideia onak eta sendoak topatu ditzakegu arlo eta adin guztientzako.

IKTak eta Gela

Zertarako balio dute IKTak gela batean?

  • Testu prozesatzaileen bidez ortografia lantzeko.
  • Grabazioak egin gero guztiei erakusteko.
  • Beste hizkuntza bat hitz egiten duten ikasleekin komunikatzeko, e-mailaren bidez.
  • Matematikak lantzeko joko dinamikoen bidez.
  • Natur zientziak lantzeko mikroskopio digitalekin.
  • Beste eskolekin elkarlana egiteko.