Category Archives: 5. Gaia: Ikus-entzunezko Hizkuntza

Iragarkia: Gidoi Teknikoa eta Txostena

Txostena

Gidoi Teknikoa

Sek. Plan. Den. Enk.a Ang. Mugim. Irudia Soinua
1 1 2 Luzea Pikatua Finkoa Umea ohean irakurtzen. Gursaoen ahotsa
2 1 4 Luzea Zuzena Finkoa Umea uretara erortzen. Karibeko piratak, itsasoko soinuak
2 2 4 Luzea Zuzena Finkoa Barkua umearengana hurbildu.
2 3 3 Luzea Zuzena Zoom Piratak partxea ematen dio.
3 1 7 Luzea Zuzena Finkoa Barkua agurtzen du.
3 2 6 Luzea Zuzena Travelling Hondartzatik urruntzen da. Danborrak
4 1 2 Luzea Zuzena Zoom Urrutitik tipiak begiztatzen ditu. Azken mohikanoa, danborrak
4 2 8 Luzea Zuzena Finkoa Umea indioekin.
5 1 7 Luzea Zuzena Travelling Basoan sartzen da. Harry potter, baso soinuak
5 2 5 Luzea Zuzena Finkoa Zaldia utzi eta etxe barrura sartzen da.
6 1 6 Luzea Zuzena Finkoa Lagunak egiten dira. Harry potter, sukalde soinuak
7 1 3 Luzea Zuzena Finkoa Biak batera etxetik ateratzen dira. Harry potter, baso soinuak
8 1 3 Luzea Zuzena Travelling Biak batera basotik urruntzen dira.
8 2 2 Luzea Zuzena Zoom Gaztelua ikusten dute. Indiana jones
9 1 16 Luzea Zuzena Travelling Zubia igarotzen dute eta gazteluan sartzen dira. Indiana jones eta laba
10 1 5 Luzea Zuzena Finkoa Herensugearekin topatu eta txakurra bihurtu. Indiana jones
11 1 2 Luzea Zuzena Finkoa Erregeak tronuan.
12 1 2 1. planoa Pikatua Travelling, zoom Umea esnatzen da barrezka.
13 1 1 Luzea Zuzena Finkoa Leloa. Efektua
13 2 2 Luzea Zuzena Finkoa Logoa. Ume ahotsak
14 1 3 Luzea Zuzena Finkoa Produktuaren ezaugarriak
15 1 5 Luzea Zuzena Finkoa Taldearen eta taldekideen izena.

ArtoPlay: Ez utzi amesteari

Ikus-Entzunezko Hizkuntza. Ondorioak

Moduluko lan berri honekin, iragarkiarekin jolastuz, bideo muntaiak egiteko behar diren programen erabilera, kontatu beharreko istorioaren   sormena eta imajinazioa izan dira gure azken emaitzaren oinarria.

Beste behin ere, moduluko lan berri honetan, zenbait ikasgai elkarreraginean lantzeko aukera izan dugu, hala Musika, Plastika, IKT nola Komunikazio Gaitasunak.

Proiektu honen ardatza, lan taldearen koordinazioa eta praktikotasuna izan dira. Hasierako ideia jasaren ondoren, bakoitzaren lan asmoak mahai gainean jarri eta aztertu ondoren, argi izan dugu jorratu beharreko bidea.

Bagenekien ez genuela jostailu berririk asmatuko baina ikuspuntu didaktiko batetik aztertuz, ez genuen nahi konpetentzia ezberdinak bermatzeko aukera hau galdu nahi. Eta honela, “PlayMais” jostailuaren erabilgarritasunak, lehen momentutik erakarri gintuen, aukera oso zabalak eman baitizkigu alde batetik esku-lanean aritzeko eta bestetik sormena lantzeko.

Egindako irudi gehienak, joko originalaren web orritik ateratakoak dira baina guzti hauekin egindako eraldaketak, gehitutako animazioak, sortutako musika zein eszena toki ezberdinek, behar bezalako azken emaitza lortzera bideratu gaituzte.