Category Archives: Konpartitu

Ikus-Entzunezko Hizkuntza. Ondorioak

Moduluko lan berri honekin, iragarkiarekin jolastuz, bideo muntaiak egiteko behar diren programen erabilera, kontatu beharreko istorioaren   sormena eta imajinazioa izan dira gure azken emaitzaren oinarria.

Beste behin ere, moduluko lan berri honetan, zenbait ikasgai elkarreraginean lantzeko aukera izan dugu, hala Musika, Plastika, IKT nola Komunikazio Gaitasunak.

Proiektu honen ardatza, lan taldearen koordinazioa eta praktikotasuna izan dira. Hasierako ideia jasaren ondoren, bakoitzaren lan asmoak mahai gainean jarri eta aztertu ondoren, argi izan dugu jorratu beharreko bidea.

Bagenekien ez genuela jostailu berririk asmatuko baina ikuspuntu didaktiko batetik aztertuz, ez genuen nahi konpetentzia ezberdinak bermatzeko aukera hau galdu nahi. Eta honela, “PlayMais” jostailuaren erabilgarritasunak, lehen momentutik erakarri gintuen, aukera oso zabalak eman baitizkigu alde batetik esku-lanean aritzeko eta bestetik sormena lantzeko.

Egindako irudi gehienak, joko originalaren web orritik ateratakoak dira baina guzti hauekin egindako eraldaketak, gehitutako animazioak, sortutako musika zein eszena toki ezberdinek, behar bezalako azken emaitza lortzera bideratu gaituzte.

Gela eta IKTak. Ondorioa

Gaur egun, eskoletan hainbat material didaktiko digital  sortzeko tresna ugari daude. Honek, materialak ikasleen premietara egokitzea ahalbideratzen du.

Maila tekniko ezberdinetako tresnak aurki ditzakegu, batzuk oso errazak bere erabileran eta besteak konplexuagoak. Bigarren multzo honetan, “scratch” topa dezakegu, guk erabili duguna hezteko objektu digitala sortzeko.

Tresna hau erabiltzea erabaki dugu, alde batetik guretzako ezezaguna zelako eta bestetik aukera zabalagoak ematen dituelako. Scratch-ekin, ariketa interaktibo erraz bat edota konplexutasun handia izan dezakeen, on-line rol joko bat sor daiteke. Honek ez du esan nahi teknikoki ezagutza handiegirik behar denik baizik eta tresnaren erabilera logikoa ezagutzea.

Oso tresna egokia iruditzen zaigu haurrekin programazioa eta logika matematikoa lantzen hasteko, gure ustez beharrezkoa dena  IKTak guztiz  menperatzeko.

Lankidetza ikaskuntza. Ondorioa

Teknologia berriei esker, taldean lan egitea errazagoa bihurtu da, bai eskola zein eskolaz kanpo.  Horregatik, IKTek dinamika berriak sortu dituzte geletan. Ikasle askok proiektu berean batera lan egin dezaketelako eta beste eskoletako haurrekin ere lanean aritzea  posible egiten duelako.

Lan egiteko era berri honek, ikaskuntza autonomoa eta arduratsua sustatzeko aukera paregabea eskaintzen du. Hala ere, irakaslearen gainbegiraketa eguneratua beharrezkoa da ez dadin jarrera desegokian bilakatu. Aldi berean, irakaslea gelaren dinamizatzailea izan behar da,  jarduera eta ariketa desberdinak proposatu, ikaslearen lana bultzatzeko.

Eskola eta IKTak. Ondorioa

Gaur egun, IKTak pil-pilean dagoen fenomenoa da. Gizarte osoa teknologia honen menpe dago eta edozein arlotan aurki daitezke, hezkuntza ez da salbuespen bat. Gaur egungo umeak, natibo digitalak, pantaila eta botoiak sakatzera ohituak daude eta hau eskola tradizionalaren errealitatearekin ez dator bat.

Ondorioz, eskolek beraien metodologiak berritu behar dituzte eta horretarako irakasleen formakuntza eta hauek aplikatzeko azpiegiturak prestatzea ezinbestekoak dira.

Hau posible izateko hezkuntza politika ezberdinak landu dira eta hauen artean Euskal Herrian martxan dagoena Eskola 2.0 da. Honen helburua, ikasleen trebetasun teknologikoa lortzea delarik.

Konpetentzia digitala: ondorioak

Azkenengo hogei urteetan gizartea asko aldatu da eta hezkuntza ez da salbuespena izan. Hasieran “Teknologia berriak” kontzeptua ikasi genuen, gure eskura ez zeuden makinak eta aurrerapenak. Gaur egun kontzeptu hori IKT-etan bihurtu da, pertsona guztien bizitzan dagoen zerbait,  umeak zein zaharrak erabiltzen dutena.

Aldaketa hau ere eskoletan eman da. Denbora pasa ahala teknologia geletan sartu da menpekotasuna sortuz. Entziklopediak desagertu dira eta ezagutza digitalak hartu du bere lekua. Gizartearekin batera joateko derrigorrezkoa da informazioaren alfabetizazioa lantzea; beti ere, informazioa kontrastatzen eta baztertzen ikasi behar delako.

Koadernoak, testu liburuak eta orohar papera, desagertzen ari diren eskola materialak dira. Bere funtzioa internetek betetzen du orain, eta lan egiteko era berri hau menperatzeko alfabetizazio teknologikoa ezinbestekoa da.

Ezagutzaren gizartean oso ohikoak dira multimedia edukiak, informazioa ez baita bakarrik testu edo ahotsaren bidez transmititzen. Irudiak, soinuak, bideoak, etab. dira zabalduenak komunikabideetan. Ikasleak mundu honetan mugitzen ikasten ari direnez, ikus-entzunezko alfabetizazioa lantzen da geletan. Lanak koadernoetan aurkeztu ordez, gaur egun web 2.0-a erabiltzen da.

Guzti hau kontutan izanda, irakasleek erronka berri bat dute: ikasleen multialfabetizazioa lortzea. Hau posible izateko,  irakaslea bera IKT-etan formatua egon beharko da, eta  era berean honen garrantzia eta didaktika ulertu beharko ditu,  noiz, non eta nola erabili jakiteko.

Hau dena konpetentzia digitalaren garrantzia azaltzen du.