Blogaren artxiboa

Hezkuntzaren teknologia mundu teknologiko batean

Argi eduki behar dugu zer den teknologia eta honen inguruan teoria asko daude, Admiral Hymann-ena edo Alvarez-ena. Kontzeptu honen inguruan sortu daitezkeen zailtasunei aurre egiteko, teknologiaren hainbat figura sortu dituzte: teknologia artefaktuala, teknologia antolatzailea, teknologia sinbolikoa eta bioteknologia.

-Teknologia artefaktualek giza eragileen independentzia dute beraien ariketak egiteko. Heziketa Teknologikoaren perspektiban jartzen uzten digu eta honezkero, informazio eta komunikazio teknologiaren tresneriak erabiltzen ditugu.

-Teknologia antolatzaileak ez dira hain hautemangarriak, keinuen segida teknikak dira eta arauak jartzen dituzte gizakien ekintzarako.

-Teknologia sinbolikoak gauzak seinu bihurtzen dituzte. Sinboloek hizkuntzen ezaugarrien ikastea aberasten dute, gero eta sinbolo gehiago erabiltzen ditugu eta gaur egungo munduan.

-Bioteknologia jarrera eta ikaskuntza biologikoa kontuan hartzen laguntzen du.

Hezkuntza teknologikoa hiru eratakoa izan daiteke:

Lehenengo era, euskarri fisiko batean oinarritzen da eta irakaskuntzako baliabide lagungarriei ematen dio garrantzia.

Bigarrengo era, hezkuntza teknologikoa euskarri logiko batean oinarritzen da eta ikaskuntzarako baliabide lagungarriei ematen dio garrantzia.

Hirugarrengo era, aurreko bi eren batuketa da eta ikaskuntza prozesuari ematen dio garrantzia.