Blogaren artxiboa

Baliabide Teknologikoen Hezkuntza Antolakuntza

Hezkuntzaren arloan agertzen hari diren politikak, IKTak ikaslearen inguruan pentsatutako metodologiak posible izateko katalizatzaile bezala ikusten dute. Hala ere IKTak eskoletan sartzea ez da nahikoa, irakasleak era berrietan antolatu behar dira, lankidetza taldeetan. Gizarte industrialeko antolakuntzak ez dute balio ezagutzaren gizartean.

Erakutsi denez, hezkuntza sistemaren eraldaketa beste arloetan baino motelagoa da, metodologiak, baliabide didaktikoak eta denbora eta leku aldaketak beharrezkoak direlako. Goi mailako gaitasun kognitiboak sustatzen dituzten IKTko aktibitateak gaizki datoz eskolen ordutegi estuekin. Hau hala da eskoletan antolakuntza eredu burokratikoa menpean dagoelako oraindik.

IKTeak eskoletan aurrera ondo eramateko zuzendari taldeek Ikasten duten Elkarteak sortu be har dituzte (IE hemendik aurrera). Eskola ikasle komunitate bat da, non bere kide guztiak irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuetan parte hartzen duten.

Teknologi Adopziorako Eredua

Eskola gehienetan ez dute IKTak eskoletan sartzen duen benetako hezkuntza proiekturik, ikuspegi eta misio argi bat duena. Eskola hauetan IKTen funtzio nagusiena informazioaren transmisioa hobetzea da, ikasleak multimedia aplikazioekin estimulatzea. Era berean, irakasleen rola material didaktiko digitalak sortzea da. Horregatik esan daiteke klaustroa ez dagoela zuzenean inplikaturik IKTen integrazioarekin.

Integrazio Katalitikoaren Eredua

Eskola hauek ikuspegi estretegiko eta planifikatu bat dute IKTak integratzeko, eskolaren hezkuntza proiektuarekin bat datorrena.

Baliabide teknologikoen erabilera hezkuntza proiektuak definitzen du eta irakasleen formakuntza osoa da, ez teknikoa bakarrik.

Integrazio Kulturalaren Eredua

Eredu honetan eskolek ‘ikasten duten elkarteak’ sortzen dituzte, eta IKTak curriculoaren arlo guztietan integraturik daude. Hau posible izateko antolakuntza sendoa behar da, helburu eta proiektu zehatzekin eta kide guztiek ezagutzen dituztenak.

IKTak Ikasketa Komunitateen Sorreran

Zuzendaritza taldeek IKTen hezkuntzarako erabilera planifikatzeko errespontsabilitatea dute, horretarako estrategia bat jarraituz. IKTak Integratzeko Proiektu horrek hiru arlo izan behar ditu kontuan:

    • IKTak errekurtso didaktiko bezala
    • IKTak komunikatzeko
    • IKTak eskolaren antolakuntza eta administrazio baliabide bezala

Prozesua motela da, eta aurrera eraman ahal izateko ikasketa komunitatearen kide guztiak konprometitu behar dira. Aldaketari erresistitzea normala da, eta irakasleak motibatzeko pizgarri ekonomikoak eta onarpen profesionala eskaini behar dira.

Ikasten duen Elkarte bat bere gaitasunak kolektiboki garatzeko elarrekin lan egiten duen talde bat da, baliotsuak estimatzen dituzten emaitzak lortzeko. Gaur egun eskola bat IE batean bilakatzeko birkulturizazio prozesu bat ematea ezin bestekoa da. Goiko mailetatik egiten diren erreformak ez dute benetako aldaketarik sustatzen, nahiz eta ohikoena hau sinistea izan. Praktikan, eskolen antolakuntza berdina izaten jarraitzen du.

IKTen Erabilera Ezagutzaren Gestiorako Hezkuntza Sisteman

Eredurik onena ezagutza gestionatzeko Open Source komunitateena da. Bertan kide guztiek informazio gehiena ezagutzeko eskubidea dute, eta taldeak sortzen duen ezagupenak eskuragarri izatekoarena ere.

Informazio hori biltzeko datu baseak daude, era asinkrono batean atzitu daitezkeenak, erreflexioa sustatuz. Gehiegizko informazioa ez jasotzeko ‘zarata’ kentzen duen komunikazio bide bat garatu behar da.

Informazio guztia gela eta liburutegi birtualetan bildu daiteke, zentro bakarra edo gehiagorena gorde ditzakeena.

Eskoletan, berriz, IKT koordinatzailea izango da arloa antolatzen duena, programatzaile informatiko baten laguntzarekin. Bere funtzioen artean hauek daude:

    • Zentroan egiten diren aktibitateak koordinatu.
    • Baliabideak antolatu eta gestionatu.
    • Klaustroa tresna berriei buruz informatu.
    • Irakasleei IKTen integrazioarekin lagundu.
    • Dinamizatzaile lana egin.

IKTen sarrera baliagarria ikaskuntzan

Aldaketa sozialak ikaskuntza arlora ailegatu dira. Ikaskuntzaz arduratzen diren administrazioek, IKTek eskaintzen dituzten baliabideak eskoletara eraman nahi dute. Honezkero, sustatu nahi da eduki digitalen sorrera, zabalkuntza eta ebaluaketa. Eduki digital hauetan administrazioak bilatzen dutena da hauek kalitatezkoak, fidagarriak eta erabilgarriak izatea. Azken finean, lortu nahi da konpartitu daitezkeen material ezberdinak sortzea.

Lehen esan dudan bezala, administrazioek plan berri asko sustatu ditu arlo honen inguruan, IKTek eskaintzen dituzten baliabideak hezkuntzara eramateko xedearekin. Hauetako plan bat “Internet en la escuela” da. Honetan, ikaskuntza-irakaskuntza prozesua hobetu nahi da hezkutza ez unibertsitarioan. Eduki digital hezgarri hauek irekiak eta moldagarriak dira besteak beste. “Internet en la escuela” planarekin hausnarketarako, saiakuntzarako eta berritasunerako espazio bat sortzen da.

Honen ondorioz, beste plan bat sortzen da, “Internet en el aula”. Honezkero eduki digital hezgarri berriak sortzen dira, kalitate handikoak, erabilgarriak, eskuragarriak eta berrerabilgarriak. Honi esker, posible egiten da ezagutzak eta soluzioak konpartitzea edota hezkuntzaren berrikuntza sustatzea.

Teknologia eta Geletako Ikaskuntza Pentsamenduetarako Ikastetxeetan

Kapitulo honetan azaltzen da nola erabiltzen dira teknologi berriak Pentsamenduetarako Ikastetxeetan. Hasteko, bideoei eta ordenagailuei esker, munduko arazo garrantzitsuei buruzko informazioa eskura dezaketa ikasleek. Teknologia hauetan aurkitzen den informazioari esker ikasleen ulerkortasuna lantzen da eta elkarlaguntza sustatzen da, hauek munduko arazoei konponbide bat aurkitu behar diete eta.

Hau da, teknologia hauek errekurtso batzuk eskaintzen dituzte ikaskuntza prozesua hobetzeko. Teknologia hauek ikastoletan erabiltzeak onura asko ekartzen ditu, baina dudarik gabe abantail onena, lehen esan dudan bezala, elkarlaguntza sustatzen dutela da. Gainera hau ez da ikasleen artean soilik sustatzen, baita irakasleen eta komunitateen artean ere.

Eskolan IKT-ari buruzko Europako politikak

1980an, ordenagailuak agertzen direnean, informazioa lantzeko beste era bat ere agertzen da. Honezkero, jendea nahi du ordenagailuak eskoletara irista. Hau, Erresuma Batuan, 1980an lortzen da, eta Espainian 1986an.

TIC politikak ez dute soilik alderdi teknologikoa garatzen, alderdi kulturala eta antolakuntza ere garatzen dute, ikastolan antolakuntza berri bat behar da eta.

Alderdi politiko berri bat herrialde batean irabaztean, aldatzen diran lehenengo legeak hezkuntzakoak dira, eta bereiziki teknologiaren arloko legeak. Hau ez da batere egokia, horrela soilik ikaskuntza prozesuari kaltetzen zaio eta.

Politika hauei esker errekurtso teknologiko asko jasotzen dituzte ikastolek. Lehen esan dudan bezala, politika hauek denbora asko daramate, eta oroindik hor jarraitzen dute martxan. Adibidez, Europar Batasuna baliabide teknologiko asko eskaintzen diote europako herrialde azpigaratuei berdintasun pixka bat gehiago lortu nahian.

Ordenagailuak Emozioen Sortzaile

Ordenagailuak emozioak sortzen dituzten aparatuak dira. Ikastoletan eztabaida handiak sortzen dira ordenagailuen erabileraren inguruan. Irakasle batzuen ustez aproposak dira, baina beste askok egokiak ez direla diote. Hemen teknofilia eta teknofobia terminoak sartzen dira. Lehen esan dudan bezala, irakasle batzuk ordenagailuen alde daude, “teknofilikoak”, eta besteak aparatuen hauen aurka daude, “teknofobikok”. “Teknofobiko” terminoa, denok dakigunez, zerbaiteri beldurra da.

Irakasle batek teknologia berriei fobia izatea hainbat arrazoiengatik gerta daiteke, adibidez autoestima gutxi izatea, aldaketak egotea nahi ez izatea, formakuntza jaso ez izatea, ordenagailuak onurak ez dituztela ustea edota, ordenagailu baten ordez aldatua izan daitekeen beldurrarengatik.

Irakasle hauek arazo hau gainditu behar dute, besteak beste, argi dagoelako teknologi berriak ikaskuntza prozesua hobetzen laguntzen dutela. Aparatu hauek ikasteko beste modu bat eskaintzen dute, non ikasle bakoitzak bere iritzia du eta hau errespetatzen da, berdintasuna sustatuz. Bestalde, irakasleak konturatu behar dira teknologi berriak garrantzi asko dutela, besteak beste, iraganean hauek menperatzea ezinbestekoak izango delako gizartearen etengabeko aldaketak ikusita.

Teknologiaren Informazio eta Komunikaziotik Hezkuntza Baliabideetara

  • Mundua aldatuko duen tresna aurkitzen.

Teknologia berri hauek heziketa alda zezaketela pentsarazi zuen.

  • IKT-en egitura aldakorra.

Hiru efektu mota aldaezin dituzte:

  • Jakin-minen egitura alda dezakete.
  • Sinboloen izaera alda dezakete.
  • Elkartearen berezko izaera alda dezakete.
  • IKT-ak eta hezkuntza.

Ordurarteko hezkuntza magistrozentrista gutxiengo hori gizartearen ezagupenetarako hezkuntza batean bilakatzea da helburua.

  • IKT-en hutsune pedagogikoa.

Ikuspegi konduktista eta neokonduktistatik, ordenagailuak hezteko makina bezala ikusi ziren non erabilitako multimedia sistemek ikaslearen motibazio eta etekinen arazoa gainditzeko aukera ematen zuen.

  • IKT-etatik haratago: eskolaren aldaketaren bila.

Bi proiektu agertu ziren:

  • Biharko eskola ( la escuela del mañana)
  • Eskola + (School+ Más)
  • School+ proiektuaren ikasketak eta emaitzak.

Proiektu honetan ez da ezarri inolako hezkuntza modelorik baizik eta irakasleari eta zentroari sistema aplikatzera animatu baizik.

  • Zazpi axioma IKT-ak berrikuntza pedagogikoaren motorrean bilakatzeko.
  • Azpiegitura teknologiko egokiak.
  • Irakaskuntza-ikaskuntza prozesuetan baliabide berriak erabiltzea.
  • Kudeaketaren ikuspegi konstruktibista.
  • Ikasleek beren hezkuntza propioa lortzeko gaitasunaren alderantzikatzea.
  • Ikaskuntzaren emaitzak aurreikusteko ezintasuna.
  • Ikaslearen elkarrekintza kontzeptuaren hedapena.
  • Zalantzan jartzea ohiko zentzu pedagogikoa.
  • Amaitzeko esan, IKT-ak hezkuntzan hobekuntza bat izatea, irakasleek egin ditzaketen aldaketen esku dagoela.

Sistema Informatikoak

  • Sarrera:

Informatika => hitzaren jatorria => informazioa + automatika, nahiz eta gaur egun ordenagailuen zientzia modura definitu.

Ordenagailua => informazioa kudeatzeko tresna programagarria da.

  • Sistema informatikoa:

Bi funtzionamendu maila:

Hardwarea: ordenagailuaren elementu fisikoek osatzen dute, informazioa biltzeko eta kudeatzeko gailu elektronikoak dira.

Software: ordenagailuaren osagai elektronikoen funtzionamendurako instrukzio multzoak, non informazio-datuak eta hauek erabiltzeko programek osatzen duten, aplikazio informatiko bezala ezagutuak.

  • Sistema eragileak:

Ordenagailuaren funtsezko softwarea da ( erabiltzaileen programen eta ordenagailuaren arteko bitartekari lanak eginez, sistemaren ulermena eta erabilera erabat erraztuz) eta sistema informatikoaren hardware-gailuak kudeatzen ditu.

  • Funtzioak:
  • Erabiltzaile-ordenagailu komunikazioa bermatu.
  • Hardware-gailuak kudeatu.
  • Disko-fitxategiak kudeatu.
  • Erabiltzaileen programei laguntza eskaini.
  • Akatsen antzemate eta berreskuratzea.
  • Sistema eragile ezagunenak:
  • UNIX eta GNU/LINUX
  • MICROSOFT
  • Bestelakoak: IBM, APPLE MACINTOSH, …

Eskola eta IKTak. Ondorioa

Gaur egun, IKTak pil-pilean dagoen fenomenoa da. Gizarte osoa teknologia honen menpe dago eta edozein arlotan aurki daitezke, hezkuntza ez da salbuespen bat. Gaur egungo umeak, natibo digitalak, pantaila eta botoiak sakatzera ohituak daude eta hau eskola tradizionalaren errealitatearekin ez dator bat.

Ondorioz, eskolek beraien metodologiak berritu behar dituzte eta horretarako irakasleen formakuntza eta hauek aplikatzeko azpiegiturak prestatzea ezinbestekoak dira.

Hau posible izateko hezkuntza politika ezberdinak landu dira eta hauen artean Euskal Herrian martxan dagoena Eskola 2.0 da. Honen helburua, ikasleen trebetasun teknologikoa lortzea delarik.

Euskadiko estrategia markoa Informazio Gizartearen aurrean

Europan sortutako planak:

  • Europa en marcha hacia la Sociedad de la Información, edo Bangemann txostena (1994).
  • Europa a la vanguardia de la Sociedad de la Información (1996)
  • eEurope 2000
  • eEurope 2002 (2000-2002)
    • eLearning: Aprendizaje electrónico (2000a)
  • Eeurope 2005
  • i2010: Sociedad de la información europea 2010

Espainia mailan ere sortu dira plan desberdinak aldaketa teknologikoa bultzatzeko:

  • Info XXI la Sociedad de la Inform@ción para todos
    • Aprovechar la Oportunidad de la Sociedad de la Información en España
  • españa.es (2004, eEurope 2005 planaren zehaztasuna)
    • Internet en la Escuela
  • Ingenio 2010 (i2010 estrategian oinarrituta):
    • Plan Avanz@ (2005c)
    • Plan avanz@2 (2009b)

Euskadin proposatutako planak hauen dira:

  • iniciativa 2000tres, geroago Euskadi en la Sociedad de la Información (PESI) estrategian bilduta eta handituta
  • Plan Premia
    • Plan Premia I
    • Plan Premia II
      • Plan de Perfeccionamiento Garatu
  • Euskadi en la Sociedad de la Información 2010: Agendas Digitales (2008, i2010 eta Avanz@2-en oinarrituta)
  • Programa Centro Educativo 2010: Modelo de Madurez Tecnológica de Centro Educativo
    • Plan de Actuación TIC

Hezkuntza Teknologia

Informazioaren, teknologien eta hezkuntzaren gizartea

Teknologi digitalek edozein pertsonen arteko komunikazioa errazten eta ahalbidetzen dute, lekua edo denbora inporta gabe. Komunikazioa ahozkoa, idatzia edo audiobisuala izan daiteke, eta era berean sinkronika edo asinkronika. Baita ere informazio ugari eskuragarri izatea ahalbidetzen dute; etxetik eta sareen bidez liburutegietan, erakundetan, eta mota askotako elkartetan sartu gaitezte. Teknologi hauek zerbitzuen kalitatea hobetzen dute, eta produkzio-jarduera berriak sortzeko aukera eman dute ere.

Baina desabantailak dituzte. Gero eta teknologiaren menpekoagoa da gure zibilizazioa, eta globalizazio prozesua mendebaldeko kulturaren nagusigoa ezartzen ari da, iparramerikarra batez ere, tokian tokiko kulturak kaltetuz. Ondorioz, herrialdeen arteko desberdintasun kulturalak eta ekonomikoak handitzen ari dira, “bretxa digitala” deitzen dena.

Aldaketa teknologiko hauek oso azkar gertatzen ari dira, eta ondorioz analfabeto teknologikoak agertzen ari dira. Hau kontuan izanda, hezkuntzaren erronka berria teknologiak erabiltzeko formakuntza ematea da, pertsonak informazioa bereizteko eta ondo erabiltzeko gai izan daitezen. Eskolek horretarako beharrezkoa den teknologia eta tresnak ez dituzte oraindik, eta tradiziozko irakaskuntza eskaintzen ari da, informazioaren gizartean bizitzeko beharrezkoa den irakaskuntza eskaini ordez.

Laburbilduz, honako hauek dira hezkuntzaren eginbeharrak:

    • Teknologi berriak hezkuntza sistema eta kulturan integratzea.
    • Hezkuntza metodoak eta helburuak berregituratu, eta ikasleak eta irakasleak eginkizunak egokitu.
    • Ordenagailu sareen bidez formakuntza zabaldu.
    • Hezkuntza ez formaleko ekintzak garatu.
    • Formakuntza okupazionala berrikusi eta berplanteatu, teknologi berriek eskatzen dituen gaitasun berrien arabera.

Hezkuntza-Teknologia diziplina pedagogikoa bezala

Hezkuntza-Teknologia 40. hamarkadan sortu zen Estatu Batuetan. Bere ezaugarri nabarmenenak baliabide tekniko eta sofistikatuen erabilera eta formakuntza prozesu eraginkorren bilaketa dira. 50. eta 60. hamarkadetan arrakasta izan zuen eta komunikazio baliabideak erabiltzen hasi ziren ikaskuntza-irakaskuntza prozesuen eraginkortasuna hobetzeko. Hezkuntza-Teknologiak osperik handiena 70. hamarkadan lortu zuen.

80. hamarkadan  HT-k krisian sartu zen, eta hauek izan ziren egindako kritikak:

    • HT-a ez da egokia eskoletan erabiltzeko, giro akademikoetan baizik.
    • Irakasleak eta eskolak HT-aren kontsumitzaile bezala ikusi dira bakarrik.
    • Irakasleen pentsamendu eta kultura pedagogikoak ez ditu kontuan hartzen.
    • Soziologia kurrikularraren ekarpenak ez ditu kontuan hartu.

Gaur egun HTa aldaketa prozesu bat bizitzen ari da, eta IKTen eta hezkuntzaren arteko erlazioak eta elkarrekintza dira bere azterketa eremua.