Blogaren artxiboa

Mapa kontzeptuala

Hezteko Objektu Digitala: Giza Gorputza

Proiektua (eta kodea) eskuratu: Gorputza.zip (1.2MB)

Gida didaktikoa

IKTak eta Gela

Zertarako balio dute IKTak gela batean?

  • Testu prozesatzaileen bidez ortografia lantzeko.
  • Grabazioak egin gero guztiei erakusteko.
  • Beste hizkuntza bat hitz egiten duten ikasleekin komunikatzeko, e-mailaren bidez.
  • Matematikak lantzeko joko dinamikoen bidez.
  • Natur zientziak lantzeko mikroskopio digitalekin.
  • Beste eskolekin elkarlana egiteko.

Konpetentzia digitala: ondorioak

Azkenengo hogei urteetan gizartea asko aldatu da eta hezkuntza ez da salbuespena izan. Hasieran “Teknologia berriak” kontzeptua ikasi genuen, gure eskura ez zeuden makinak eta aurrerapenak. Gaur egun kontzeptu hori IKT-etan bihurtu da, pertsona guztien bizitzan dagoen zerbait,  umeak zein zaharrak erabiltzen dutena.

Aldaketa hau ere eskoletan eman da. Denbora pasa ahala teknologia geletan sartu da menpekotasuna sortuz. Entziklopediak desagertu dira eta ezagutza digitalak hartu du bere lekua. Gizartearekin batera joateko derrigorrezkoa da informazioaren alfabetizazioa lantzea; beti ere, informazioa kontrastatzen eta baztertzen ikasi behar delako.

Koadernoak, testu liburuak eta orohar papera, desagertzen ari diren eskola materialak dira. Bere funtzioa internetek betetzen du orain, eta lan egiteko era berri hau menperatzeko alfabetizazio teknologikoa ezinbestekoa da.

Ezagutzaren gizartean oso ohikoak dira multimedia edukiak, informazioa ez baita bakarrik testu edo ahotsaren bidez transmititzen. Irudiak, soinuak, bideoak, etab. dira zabalduenak komunikabideetan. Ikasleak mundu honetan mugitzen ikasten ari direnez, ikus-entzunezko alfabetizazioa lantzen da geletan. Lanak koadernoetan aurkeztu ordez, gaur egun web 2.0-a erabiltzen da.

Guzti hau kontutan izanda, irakasleek erronka berri bat dute: ikasleen multialfabetizazioa lortzea. Hau posible izateko,  irakaslea bera IKT-etan formatua egon beharko da, eta  era berean honen garrantzia eta didaktika ulertu beharko ditu,  noiz, non eta nola erabili jakiteko.

Hau dena konpetentzia digitalaren garrantzia azaltzen du.

Zer dira IKTak eta zertarako balio dute eskola testuinguruan?

IKTak informazio eta komunikazio teknologiak dira. Eskolako testuinguruan azalpenak edo gaiak jorratzeko beharrezkoak diren lantresnak dira (ordenagailua, arbel digitala…). Elkarrekintza, komunikazio eta lankidetzako prozesuak sustatzen duten tresnak dira. Hauek posible egingo dute teknologian oinarritutako ikaskuntza-irakaskuntza prozesu bat planifikatzea, bai klasean naiz eskolako estrukturan.

Lehen Hezkuntzako Irakasle batek behar duen prestakuntza teknologikoa

Lehenik ordenagailu bat erabiltzeko oinarrizko gaitasunak behar ditu, hauen barruan sistema operatibo ezberdinak ezagutu eta erabili ahal izatea. Garrantzitsua iruditzen zaigu ere periferiko ohikoenak ezagutzea, gure lanerako beharrezkoak direlako.

Honekin batera programa ofimatikoak menperatzea oso baliotsua da, dokumentuak egin, aurkeztu eta ikus entzutekoak prestatzeko. Hau ondo egin ahal izateko ezinbestekoa da interneten bidez informazioa eta material didaktikoak aurkitzea eta nola erabili daitezken jakitea, hauen copyright lizentziak errespetatuz.

Ezinbestekoa da teknologia hauek zein testuinguru eta adinetan erabili daitezken jakitea baina beti ere tresna bezala, ez helburu bezala. Teknologi berriak gaizki erabiltzea arriskutsua izan daiteke, adibidez arreta erraz galdu dezaketelako ikasleek.