Blogaren artxiboa
Iragarkia: Gidoi Teknikoa eta Txostena
Txostena
Gidoi Teknikoa
Sek. | Plan. | Den. | Enk.a | Ang. | Mugim. | Irudia | Soinua |
1 | 1 | 2 | Luzea | Pikatua | Finkoa | Umea ohean irakurtzen. | Gursaoen ahotsa |
2 | 1 | 4 | Luzea | Zuzena | Finkoa | Umea uretara erortzen. | Karibeko piratak, itsasoko soinuak |
2 | 2 | 4 | Luzea | Zuzena | Finkoa | Barkua umearengana hurbildu. | |
2 | 3 | 3 | Luzea | Zuzena | Zoom | Piratak partxea ematen dio. | |
3 | 1 | 7 | Luzea | Zuzena | Finkoa | Barkua agurtzen du. | |
3 | 2 | 6 | Luzea | Zuzena | Travelling | Hondartzatik urruntzen da. | Danborrak |
4 | 1 | 2 | Luzea | Zuzena | Zoom | Urrutitik tipiak begiztatzen ditu. | Azken mohikanoa, danborrak |
4 | 2 | 8 | Luzea | Zuzena | Finkoa | Umea indioekin. | |
5 | 1 | 7 | Luzea | Zuzena | Travelling | Basoan sartzen da. | Harry potter, baso soinuak |
5 | 2 | 5 | Luzea | Zuzena | Finkoa | Zaldia utzi eta etxe barrura sartzen da. | |
6 | 1 | 6 | Luzea | Zuzena | Finkoa | Lagunak egiten dira. | Harry potter, sukalde soinuak |
7 | 1 | 3 | Luzea | Zuzena | Finkoa | Biak batera etxetik ateratzen dira. | Harry potter, baso soinuak |
8 | 1 | 3 | Luzea | Zuzena | Travelling | Biak batera basotik urruntzen dira. | |
8 | 2 | 2 | Luzea | Zuzena | Zoom | Gaztelua ikusten dute. | Indiana jones |
9 | 1 | 16 | Luzea | Zuzena | Travelling | Zubia igarotzen dute eta gazteluan sartzen dira. | Indiana jones eta laba |
10 | 1 | 5 | Luzea | Zuzena | Finkoa | Herensugearekin topatu eta txakurra bihurtu. | Indiana jones |
11 | 1 | 2 | Luzea | Zuzena | Finkoa | Erregeak tronuan. | |
12 | 1 | 2 | 1. planoa | Pikatua | Travelling, zoom | Umea esnatzen da barrezka. | |
13 | 1 | 1 | Luzea | Zuzena | Finkoa | Leloa. | Efektua |
13 | 2 | 2 | Luzea | Zuzena | Finkoa | Logoa. | Ume ahotsak |
14 | 1 | 3 | Luzea | Zuzena | Finkoa | Produktuaren ezaugarriak | |
15 | 1 | 5 | Luzea | Zuzena | Finkoa | Taldearen eta taldekideen izena. |
Ikus-Entzunezko Hizkuntza. Ondorioak
Moduluko lan berri honekin, iragarkiarekin jolastuz, bideo muntaiak egiteko behar diren programen erabilera, kontatu beharreko istorioaren sormena eta imajinazioa izan dira gure azken emaitzaren oinarria.
Beste behin ere, moduluko lan berri honetan, zenbait ikasgai elkarreraginean lantzeko aukera izan dugu, hala Musika, Plastika, IKT nola Komunikazio Gaitasunak.
Proiektu honen ardatza, lan taldearen koordinazioa eta praktikotasuna izan dira. Hasierako ideia jasaren ondoren, bakoitzaren lan asmoak mahai gainean jarri eta aztertu ondoren, argi izan dugu jorratu beharreko bidea.
Bagenekien ez genuela jostailu berririk asmatuko baina ikuspuntu didaktiko batetik aztertuz, ez genuen nahi konpetentzia ezberdinak bermatzeko aukera hau galdu nahi. Eta honela, “PlayMais” jostailuaren erabilgarritasunak, lehen momentutik erakarri gintuen, aukera oso zabalak eman baitizkigu alde batetik esku-lanean aritzeko eta bestetik sormena lantzeko.
Egindako irudi gehienak, joko originalaren web orritik ateratakoak dira baina guzti hauekin egindako eraldaketak, gehitutako animazioak, sortutako musika zein eszena toki ezberdinek, behar bezalako azken emaitza lortzera bideratu gaituzte.