Blogaren artxiboa

Lankidetza ikaskuntza. Ondorioa

Teknologia berriei esker, taldean lan egitea errazagoa bihurtu da, bai eskola zein eskolaz kanpo.  Horregatik, IKTek dinamika berriak sortu dituzte geletan. Ikasle askok proiektu berean batera lan egin dezaketelako eta beste eskoletako haurrekin ere lanean aritzea  posible egiten duelako.

Lan egiteko era berri honek, ikaskuntza autonomoa eta arduratsua sustatzeko aukera paregabea eskaintzen du. Hala ere, irakaslearen gainbegiraketa eguneratua beharrezkoa da ez dadin jarrera desegokian bilakatu. Aldi berean, irakaslea gelaren dinamizatzailea izan behar da,  jarduera eta ariketa desberdinak proposatu, ikaslearen lana bultzatzeko.

Lankidetza ikaskuntzarako teknologiak

  • Postak
  • Pendrive
  • Wikiak: informazioa partekatzeko edonork sor ditzakeen plataformak.
  • Internet
  • Karpeta partekatuak
  • LMS (Gela birtualak)
  • Blogak
  • Foroak
  • PDI-ADE
  • Google Docs
  • Sare sozialak
  • Tablet pc
  • Ofimatika
  • E-mail
  • Bat-bateko mezularitza
  • Egutegi partekatuak
  • VoIP zerbitzuak

Lankidetza ikaskuntza

Gure ustez lankidetza ikaskuntza jende multzo batek xede berbera lortzeko era koordinatu batean eta rol ezberdinak partekatuz lan egitea eta prozesuan zehar taldearen gaitasunak eta ezagutzak garatzea da.

Orain arte, taldeak leku berean zeuden pertsonak eratzen zituzten, baina interneten zabalkuntzarekin batera kokapen fisikoak garrantzia galdu du. Honen adibiderik nabariena Wikipedia da. Proiektu honek milioika sarrera ditu eta bere idazleak mundu guztian zehar sakabanaturik daude. Gutariko edonork aldaketak eta zuzenketak egin ditzake bertan.