Blogaren artxiboa
Sistema Informatikoak
- Sarrera:
Informatika => hitzaren jatorria => informazioa + automatika, nahiz eta gaur egun ordenagailuen zientzia modura definitu.
Ordenagailua => informazioa kudeatzeko tresna programagarria da.
- Sistema informatikoa:
Bi funtzionamendu maila:
Hardwarea: ordenagailuaren elementu fisikoek osatzen dute, informazioa biltzeko eta kudeatzeko gailu elektronikoak dira.
Software: ordenagailuaren osagai elektronikoen funtzionamendurako instrukzio multzoak, non informazio-datuak eta hauek erabiltzeko programek osatzen duten, aplikazio informatiko bezala ezagutuak.
- Sistema eragileak:
Ordenagailuaren funtsezko softwarea da ( erabiltzaileen programen eta ordenagailuaren arteko bitartekari lanak eginez, sistemaren ulermena eta erabilera erabat erraztuz) eta sistema informatikoaren hardware-gailuak kudeatzen ditu.
- Funtzioak:
- Erabiltzaile-ordenagailu komunikazioa bermatu.
- Hardware-gailuak kudeatu.
- Disko-fitxategiak kudeatu.
- Erabiltzaileen programei laguntza eskaini.
- Akatsen antzemate eta berreskuratzea.
- Sistema eragile ezagunenak:
- UNIX eta GNU/LINUX
- MICROSOFT
- Bestelakoak: IBM, APPLE MACINTOSH, …