Blogaren artxiboa

Ordenagailu sareen hasiera

Ordenagailu sare bat, denok dakigunez, komunikazio sareen bidez errekurtsoak partekatzeko hardware ezberdinen multzoa da. Edukiak partekatzeko eta informazio iturri haundiak aurkitzeko, sistema informatikoak elkarrekin lotzeko beharra zegoen. Hau, lehendabiziz alderdi militarrarean erabili zen (ARPANET), baina garatuz joan zen gaur egungo Internetera ailegatu arte.

Erabiltzaileak bi helburu dute ordenagailu sare bat erabiltzerakoan. Lehenengoa dirua aurreztea da eta horregatik, askotan, sare baten erabiltzaileak inprimagailu bakarra dute. Bigarren helburua produktibitatea handitzea da, eta hau edukiak partekatzen lortzen da.

Ordenagailu sare bat hardware eta software elementuak osatzen dute. Hardware elementuak ordenagailuak edo inprimagailuak dira adibidez eta software elementuak, ordez, kontzentradoreak edo konmutagailuak dira.

Amaitzeko ordenagailu sare ezberdinak daudela esan beharra dago, denak berdinak izango baziren denak elkar lotzea ezinezkoa izango zen eta. Ordenagailu sareak mota ezberdinak daude beraz eta hiru mota hauetan sailka ditzazkegu: bere estentsioaren arabera, bere azkartasunaren arabera edota bere topologiaren arabera.