Blogaren artxiboa

ArtoPlay: Ez utzi amesteari

Ikus-Entzunezko Hizkuntza. Ondorioak

Moduluko lan berri honekin, iragarkiarekin jolastuz, bideo muntaiak egiteko behar diren programen erabilera, kontatu beharreko istorioaren   sormena eta imajinazioa izan dira gure azken emaitzaren oinarria.

Beste behin ere, moduluko lan berri honetan, zenbait ikasgai elkarreraginean lantzeko aukera izan dugu, hala Musika, Plastika, IKT nola Komunikazio Gaitasunak.

Proiektu honen ardatza, lan taldearen koordinazioa eta praktikotasuna izan dira. Hasierako ideia jasaren ondoren, bakoitzaren lan asmoak mahai gainean jarri eta aztertu ondoren, argi izan dugu jorratu beharreko bidea.

Bagenekien ez genuela jostailu berririk asmatuko baina ikuspuntu didaktiko batetik aztertuz, ez genuen nahi konpetentzia ezberdinak bermatzeko aukera hau galdu nahi. Eta honela, “PlayMais” jostailuaren erabilgarritasunak, lehen momentutik erakarri gintuen, aukera oso zabalak eman baitizkigu alde batetik esku-lanean aritzeko eta bestetik sormena lantzeko.

Egindako irudi gehienak, joko originalaren web orritik ateratakoak dira baina guzti hauekin egindako eraldaketak, gehitutako animazioak, sortutako musika zein eszena toki ezberdinek, behar bezalako azken emaitza lortzera bideratu gaituzte.