Blogaren artxiboa

Lankidetza ikaskuntza

Gure ustez lankidetza ikaskuntza jende multzo batek xede berbera lortzeko era koordinatu batean eta rol ezberdinak partekatuz lan egitea eta prozesuan zehar taldearen gaitasunak eta ezagutzak garatzea da.

Orain arte, taldeak leku berean zeuden pertsonak eratzen zituzten, baina interneten zabalkuntzarekin batera kokapen fisikoak garrantzia galdu du. Honen adibiderik nabariena Wikipedia da. Proiektu honek milioika sarrera ditu eta bere idazleak mundu guztian zehar sakabanaturik daude. Gutariko edonork aldaketak eta zuzenketak egin ditzake bertan.